1. |
LOKOMOTORAREN ARNASA
04:50
|
|||
Arnasa arrastaka,
tren zoro baten gisan,
zezenko galtzailea,
heriotzarantz…
Pistoi lurrunez jaiki,
ikatza kopetan…
Balazta ostu dute
eta nola gelditu,
lokomotora hau?
Seme-alabak jauzika
geltoki orotan,
emaztea bihotzeko
lagunarekin txortan!
Bagoirik bagoi dabil
oinez lau hankatan…
Balazta ostu dute
eta nola gelditu,
lokomotora hau?
Isiltasuna uluka,
aingeruei zaunka;
koskobiloetatik
daukate helduta…
Lehenbiziko orritik
zabalik Biblia…
Balazta ostu dute
eta nola gelditu?
Jainkoak ostu du eta
nola kristo gelditu,
lokomotora hau?
|
||||
2. |
EHIZA-ZAKURRA
04:09
|
|||
Ehiza-zakurra da hor,
atean usnaka…
Ehiza-zakurra zara
atean usnaka:
isatsa tente
niri mokadu eske.
Kategoria ustez…
Itxura bai!
Sosik ez zeneukan,
gezur gaitzek joa…
Ez zara batere
parte onekoa.
Goibel utzi ninduzun,
negar intzirika…
Goibel utzi ninduzun,
negar eta negar…
Ez zenuelako nire beharrik
etxeko suarena baizik…
Ehiza-zakurra da hor,
atean usnaka…
Ehiza-zakurra zara
atean usnaka:
isatsa tente
niri mokadu eske…
|
||||
3. |
SAIATZEAK MEREZI DU
03:56
|
|||
Ez al hago hobe bera gabe?
Bakarrik ez dun nahiago?
Bere eskutik datorren
pasioaren zain egon beharra al dago?
Ernalduko hauen hezur bizi,
piztia, akaso, nahiago?
Zigor-hedea daraman erregin?
Hik ere badakin: molda hadi bakarrik.
Berataz ahaztu hadi…
Zabal eskua delikatuki:
gau bateko enkontru goxoen zerrenda,
bizitza hori bertzerik ez da…
Gaztelu inguruko zanga sakon?
Leizezulo barruko argi izpi?
Boterea hik noiz eman zain-zain zagon,
aitaren hobi ondoan, hobi ondoan, txistuka…
Utzi niri: eramango haut,
bidea oroitzen badinat behintzat…
Hortxe Peru eta Mari, elkartzeko bi mixeri:
otoitz dagigun denok haiengatik.
Ez al leudeke beren kasa hobe?
Elkarri orpotik, orpotik segi gabe?
Aldareko harmaila da promesa zaila…
Trabarik ez jarri, trabarik ez jarri, haiei.
|
||||
4. |
ISILTASUNA
06:09
|
|||
Lehen paradisuko zelai zabal haietan
kantari zebiltzen libertatearen semeak,
polborazko loreak eskuetan
eta buruan fantasia mugarik gabeak.
Isilik daude harriak
isil-isilik udazken guztia.
Isilik garrasirik latzenak
isilik arrano goitarra
eta zezenaren marrua…
Isilik…
Paradisu desiatu hartako zelaietan
ximeldu ziren loreak
eta legortu belar gozoak,
belar gozoen zuztar
usain eta landareak…
Isilik daude harriak
isil-isilik udazken guztia.
Isilik garrasirik latzenak
isilik…
Baina otsoak pasa zirenean,
gero pasa ziren
azeri eta zakur amorratuak.
Isilik daude harriak
isil-isilik udazken guztia.
Isilik garrasirik latzenak
isilik arrano goitarra
eta zezenaren marrua…
Isilik daude harriak
isilik etxe, Haizea eta kaleak,
isil-isilik daude berriro
gauza guztiak udazkenean.
Isilik.
|
||||
5. |
BOBBY BROWN
03:46
|
|||
Hemen, diot, ni naiz Bobby Brown
ederragorik ez da hirian gaur:
auto bixkor, hortz zuriak…
Muxu ipurdian, neskatilak!
Hemen naiz, lizeokume,
—plantak egiten natorkizue—
etxeko lanak egiteko neska saldo bat dut
nahieran nitzake noiznahi bortxatu…
…amerikar ametsarekin!
Gehiegikeria horrekin…
Lana eginez aberastu…
Putakume hau kontuan hartu!
Emakume askeak
datoz nazioan zehar:
ez nengoen prest lesbiana hari
larrua jotzeko, izenez Patri.
Kartilla irakurri zidan
nire hazia zuela miran…
Potroetatik helduta, buztana trantzean,
geroztik isurtzen naiz istant batean…
…amerikar ametsarekin!
Baselina usainarekin,
zorte handiko bastarta!
Ez dakit mutila naizen ala neska…
Txandala erosi nuen dendan:
kalean barrena, zakil-dilindan.
Irratian nabil, badakizu,
inork ez daki naizenik maritxu.
Eta halako batean,
masokisten klub batean
ordubetez nago lotuta ziegan,
urrezko euria niganantz hegan…
…amerikar ametsarekin
ziria ipurtzuloan.
Dakienak badaki:
mila esker berriro, Patri!
Banaiz ba, fantastikoa!
Patriri esker zikiratua…
Eta ni naiz Bobby Brown…
Urrats bat, beherantza…
Eta ni naiz Bobby Brown…
Urrats bat, beherantza…
Eta ni naiz Bobby Brown…
Nirekin… harrituko zara.
|
||||
6. |
GERRA AMETSEZ
03:48
|
|||
Gure soldadu ttipi
postaz etxera igorria,
badu lore sorta bat
amatxok, heroiarentzat.
Aireportuko malko,
giro epel, gorpua hotzago.
Lagun uniformedun
zerraldoaren karreiu.
Rock izarra ere izan zitekeen…
Gitarra erosteko sosik izan balu…
Politikari trebea, agian?
Hezkuntza onik jaso izan balu…
Edo aita zatekeen, zertan ez?
Hogei urte doirekin joan da, ordea.
tamalez,
gerra ametsez…
tamalez,
gerra ametsez…
Latorrizko hilkutxan
patua, jakin balu!
Azeri arteko oilo,
xahututako ego…
Aukeratu dezala
gerra domina galoi artean;
zuloan eserita,
alkandora arrunta nahiago.
Rock izarra ere izan zitekeen…
Gitarra erosteko sosik izan balu…
Politikari trebea, agian?
Hezkuntza onik jaso izan balu…
Edo aita zatekeen, zertan ez?
Hogei urte doirekin joan da, ordea,
tamalez,
gerra ametsez…
tamalez
gerra ametsez…
gerra ametsez…
|
||||
7. |
NIGARREZ
04:36
|
|||
Izarrak urrun dagoz
zeruan galdurik,
beren azpian, ordez,
lurra da mingotsik,
beltz lotuak abesten
dugu penaz,
guk ez dugun askatasunaz...
Kateak lotzen gaitu,
kate oso latza,
gauean, izarra da
nigarrez zeruan,
ez dago ilargirik,
dena ixil da
beltza nigarrez abesten da!!
|
||||
8. |
FRUITU ARRAROA
03:53
|
|||
Arraroa da fruitua…
odolezko hosto-adar.
Beltz bat dilindan, hegoaizetan:
fruitu bitxiak makaletan.
Hegoaldeko estanpa fina:
begi puztu, aho desegina.
Magnolia-lurrin, gozo-umel,
gorputza nola den kixkaltzen!
Fruitua du beleak laztan,
euriak zupa, haizeak bultza,
ekiak ustel, arbolak bota…
Ez ote da mikatza uzta?
|
||||
9. |
IGANDE GOIBELA
04:14
|
|||
Igande goibel honetan lorik ez…
Maite, itzalek, naukate aspaldi
penaren jaun beltzen pare zapaldurik.
Ez da ernatuko zaituen lore xuririk,
ez itzuliko zaituen aingerurik;
zugana joan nahi nuke jada nik…
Igande goibel…
Goibel-goibela… egun osoko gaubeila.
Barruak diost amaitu dadila:
lorak ekarri, otoitzak erran eta
ez egin nigatik negar, banoa pozik.
Ametsik gabe laztandu zaitut hilik
ene azken-azkeneko hatsarekin.
Igande goibel…
Zer pentsan,
soilik ametsetan…
Ernatu eta zauzkat zu
bihotzaren leizean, maite,
lokamutsetik libre, baldinbaitere…
Mutu maitez, taupadekin bada ere…
Igande goibel…
|
||||
10. |
ONGI APUNTATU
04:59
|
|||
Coca-cola, Pepsi,
ate joka beti...
Ez dut abesten
inortxorentzat:
egin kontu…
Txiste bat debalde
ezkur truke
politikoen alde?
Utikan, urrundu:
egin kontu…
Zuen sosik
ez dut behar!
Ongi entzun:
egin kontu!
Benetakoa da
taula gaineko hau, bai,
benetakoa dena
bakean laga.
Egin, egin, egin, egin kontu!
Ongi, ongi, ongi, apuntatu!
Ongi, ongi, ongi, apuntatu!
Zuen ezkurrik
ez dut behar…
Ongi entzun:
egin kontu!
|
ESTITXU Bera, Spain
Berako musikaria gazte hasi zen musikagintzan (Egan taldean 15 urterekin) eta ordutik hamaika proiektu ezberdinetan parte
hartu izan du. Horretaz gain, telebistarako ere aritu da lanean, abeslari moduan batzuetan eta epaile lanetan bertze batzuetan.
2019an bere lehen lana argitaratu zuen (Haize gorri batek, 2019). 2021eko azaroan bere bigarren diska aurkeztu du, "Isilik daude harriak" izenekoa.
... more
Streaming and Download help
If you like ESTITXU, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp