We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

ISILIK DAUDE HARRIAK

by ESTITXU

supported by
arka76
arka76 thumbnail
arka76 Estitxu,
Benetan harribitxi bat iruditu zait lan hau!!!!
Instrumentazioa ere bikaina !!!
Milesker!!!!
/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      $7 USD  or more

     

1.
Arnasa arrastaka, tren zoro baten gisan, zezenko galtzailea, heriotzarantz… Pistoi lurrunez jaiki, ikatza kopetan… Balazta ostu dute eta nola gelditu, lokomotora hau? Seme-alabak jauzika geltoki orotan, emaztea bihotzeko lagunarekin txortan! Bagoirik bagoi dabil oinez lau hankatan… Balazta ostu dute eta nola gelditu, lokomotora hau? Isiltasuna uluka, aingeruei zaunka; koskobiloetatik daukate helduta… Lehenbiziko orritik zabalik Biblia… Balazta ostu dute eta nola gelditu? Jainkoak ostu du eta nola kristo gelditu, lokomotora hau?
2.
Ehiza-zakurra da hor, atean usnaka… Ehiza-zakurra zara atean usnaka: isatsa tente niri mokadu eske. Kategoria ustez… Itxura bai! Sosik ez zeneukan, gezur gaitzek joa… Ez zara batere parte onekoa. Goibel utzi ninduzun, negar intzirika… Goibel utzi ninduzun, negar eta negar… Ez zenuelako nire beharrik etxeko suarena baizik… Ehiza-zakurra da hor, atean usnaka… Ehiza-zakurra zara atean usnaka: isatsa tente niri mokadu eske…
3.
Ez al hago hobe bera gabe? Bakarrik ez dun nahiago? Bere eskutik datorren pasioaren zain egon beharra al dago? Ernalduko hauen hezur bizi, piztia, akaso, nahiago? Zigor-hedea daraman erregin? Hik ere badakin: molda hadi bakarrik. Berataz ahaztu hadi… Zabal eskua delikatuki: gau bateko enkontru goxoen zerrenda, bizitza hori bertzerik ez da… Gaztelu inguruko zanga sakon? Leizezulo barruko argi izpi? Boterea hik noiz eman zain-zain zagon, aitaren hobi ondoan, hobi ondoan, txistuka… Utzi niri: eramango haut, bidea oroitzen badinat behintzat… Hortxe Peru eta Mari, elkartzeko bi mixeri: otoitz dagigun denok haiengatik. Ez al leudeke beren kasa hobe? Elkarri orpotik, orpotik segi gabe? Aldareko harmaila da promesa zaila… Trabarik ez jarri, trabarik ez jarri, haiei.
4.
ISILTASUNA 06:09
Lehen paradisuko zelai zabal haietan kantari zebiltzen libertatearen semeak, polborazko loreak eskuetan eta buruan fantasia mugarik gabeak. Isilik daude harriak isil-isilik udazken guztia. Isilik garrasirik latzenak isilik arrano goitarra eta zezenaren marrua… Isilik… Paradisu desiatu hartako zelaietan ximeldu ziren loreak eta legortu belar gozoak, belar gozoen zuztar usain eta landareak… Isilik daude harriak isil-isilik udazken guztia. Isilik garrasirik latzenak isilik… Baina otsoak pasa zirenean, gero pasa ziren azeri eta zakur amorratuak. Isilik daude harriak isil-isilik udazken guztia. Isilik garrasirik latzenak isilik arrano goitarra eta zezenaren marrua… Isilik daude harriak isilik etxe, Haizea eta kaleak, isil-isilik daude berriro gauza guztiak udazkenean. Isilik.
5.
BOBBY BROWN 03:46
Hemen, diot, ni naiz Bobby Brown ederragorik ez da hirian gaur: auto bixkor, hortz zuriak… Muxu ipurdian, neskatilak! Hemen naiz, lizeokume, —plantak egiten natorkizue— etxeko lanak egiteko neska saldo bat dut nahieran nitzake noiznahi bortxatu… …amerikar ametsarekin! Gehiegikeria horrekin… Lana eginez aberastu… Putakume hau kontuan hartu! Emakume askeak datoz nazioan zehar: ez nengoen prest lesbiana hari larrua jotzeko, izenez Patri. Kartilla irakurri zidan nire hazia zuela miran… Potroetatik helduta, buztana trantzean, geroztik isurtzen naiz istant batean… …amerikar ametsarekin! Baselina usainarekin, zorte handiko bastarta! Ez dakit mutila naizen ala neska… Txandala erosi nuen dendan: kalean barrena, zakil-dilindan. Irratian nabil, badakizu, inork ez daki naizenik maritxu. Eta halako batean, masokisten klub batean ordubetez nago lotuta ziegan, urrezko euria niganantz hegan… …amerikar ametsarekin ziria ipurtzuloan. Dakienak badaki: mila esker berriro, Patri! Banaiz ba, fantastikoa! Patriri esker zikiratua… Eta ni naiz Bobby Brown… Urrats bat, beherantza… Eta ni naiz Bobby Brown… Urrats bat, beherantza… Eta ni naiz Bobby Brown… Nirekin… harrituko zara.
6.
Gure soldadu ttipi postaz etxera igorria, badu lore sorta bat amatxok, heroiarentzat. Aireportuko malko, giro epel, gorpua hotzago. Lagun uniformedun zerraldoaren karreiu. Rock izarra ere izan zitekeen… Gitarra erosteko sosik izan balu… Politikari trebea, agian? Hezkuntza onik jaso izan balu… Edo aita zatekeen, zertan ez? Hogei urte doirekin joan da, ordea. tamalez, gerra ametsez… tamalez, gerra ametsez… Latorrizko hilkutxan patua, jakin balu! Azeri arteko oilo, xahututako ego… Aukeratu dezala gerra domina galoi artean; zuloan eserita, alkandora arrunta nahiago. Rock izarra ere izan zitekeen… Gitarra erosteko sosik izan balu… Politikari trebea, agian? Hezkuntza onik jaso izan balu… Edo aita zatekeen, zertan ez? Hogei urte doirekin joan da, ordea, tamalez, gerra ametsez… tamalez gerra ametsez… gerra ametsez…
7.
NIGARREZ 04:36
Izarrak urrun dagoz zeruan galdurik, beren azpian, ordez, lurra da mingotsik, beltz lotuak abesten dugu penaz, guk ez dugun askatasunaz... Kateak lotzen gaitu, kate oso latza, gauean, izarra da nigarrez zeruan, ez dago ilargirik, dena ixil da beltza nigarrez abesten da!!
8.
Arraroa da fruitua… odolezko hosto-adar. Beltz bat dilindan, hegoaizetan: fruitu bitxiak makaletan. Hegoaldeko estanpa fina: begi puztu, aho desegina. Magnolia-lurrin, gozo-umel, gorputza nola den kixkaltzen! Fruitua du beleak laztan, euriak zupa, haizeak bultza, ekiak ustel, arbolak bota… Ez ote da mikatza uzta?
9.
Igande goibel honetan lorik ez… Maite, itzalek, naukate aspaldi penaren jaun beltzen pare zapaldurik. Ez da ernatuko zaituen lore xuririk, ez itzuliko zaituen aingerurik; zugana joan nahi nuke jada nik… Igande goibel… Goibel-goibela… egun osoko gaubeila. Barruak diost amaitu dadila: lorak ekarri, otoitzak erran eta ez egin nigatik negar, banoa pozik. Ametsik gabe laztandu zaitut hilik ene azken-azkeneko hatsarekin. Igande goibel… Zer pentsan, soilik ametsetan… Ernatu eta zauzkat zu bihotzaren leizean, maite, lokamutsetik libre, baldinbaitere… Mutu maitez, taupadekin bada ere… Igande goibel…
10.
Coca-cola, Pepsi, ate joka beti... Ez dut abesten inortxorentzat: egin kontu… Txiste bat debalde ezkur truke politikoen alde? Utikan, urrundu: egin kontu… Zuen sosik ez dut behar! Ongi entzun: egin kontu! Benetakoa da taula gaineko hau, bai, benetakoa dena bakean laga. Egin, egin, egin, egin kontu! Ongi, ongi, ongi, apuntatu! Ongi, ongi, ongi, apuntatu! Zuen ezkurrik ez dut behar… Ongi entzun: egin kontu!

about

"Isilik daude harriak" dokumentazio eta ikerketa lan handiaren emaitza da. Izan ere, arrazoi politiko, sozial, erlijioso edo moralengatik XX. mendean zentsuratuak izan diren hainbat abesti jaso eta moldatu ditugu. Horretaz gain, Harkaitz Cano idazleak eman die distira, kantu horien euskarazko itzulpenak eginez.

credits

released November 13, 2021

license

all rights reserved

tags

about

ESTITXU Bera, Spain

Berako musikaria gazte hasi zen musikagintzan (Egan taldean 15 urterekin) eta ordutik hamaika proiektu ezberdinetan parte hartu izan du. Horretaz gain, telebistarako ere aritu da lanean, abeslari moduan batzuetan eta epaile lanetan bertze batzuetan.
2019an bere lehen lana argitaratu zuen (Haize gorri batek, 2019). 2021eko azaroan bere bigarren diska aurkeztu du, "Isilik daude harriak" izenekoa.
... more

contact / help

Contact ESTITXU

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like ESTITXU, you may also like: