We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

HAIZE GORRI BATEK

by ESTITXU

supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      $5 USD  or more

     

1.
ASMO UMELAK 02:59
Utzi nazazu zuregana gerturatzen, zuri begietara begiratzen. Utzi, utzi, nire asmoak aitortzen. Utzi nazazu zu gehiago ezagutzen. Zure gorputzeko txoko guztiak nire ezpainek bisitatzen; elkarrekin biluzik dantzatzen. Utzi nazazu zure arnasa edaten. Zure laztan leunek nire azalean, hotzikara eroak sorrarazten, zure lurrina nire ohatzean grabatzen. Utzi nazazu ene ametsik umelenak egi bihurtzen. Zure ai ene!-ak, zure ai ene!-ak nire zentzuak berotzen
2.
SAMO 01:41
New Yorkeko abenidetan Haizeak usai bat darama Kalekume bat, spray margoa Eta bizitzaren zama Mila aldiz marraztu nuen Mundu ustel honen drama Artea zen nere bizitza Ez diru eta ez fama Gustu orokorraren begietan Sartu nuen nire hatza Etxeko ate eta errezeletan Nire pintzela ibili zen dantzan. Ni naiz Down Towneko neska progre guztiekin Larrua jo zuena Kalean ni naiz Samo Basquiat da nire izena Bizitzaren baladan kaleetan mila pintada Nire izanaren islada Ni naiz Jean Michel Basquiat. Ausardiaren gaitzak ekarri zuen ekaintza Hona hemen nire emaitza Bakoitzak berea dauka. Ni naiz, ni naiz, ni naiz Gizon madarikatua Diru mordoxka baten truke Belaunikatzen ez dena.
3.
BASQUIAT 03:17
Ni naiz Basquiat haur problematikoa topera bizi nahi zuen rasta ileko gazte xalo. Ni naiz Basquiat merkatuak irentsia maitagarria, jasangaitza sakona, azalekoa naturala, artifiziala zuk nahi duzuna, jada hilik nagoenez gero. Ni naiz hori dirurik ez zeukanean edo bere gameluak huts egiten zionean Washington Squaren lo egiten zuena. Bi telebista eta bi gramola topera jarrita pintatzen zuena lapurra, bilaua, aingerua, errege koroatua frakasoaren ama eta amama arrakastaren semea. Eta bilo rasta bis biloba begien hondoan. Haur bozatu baten tristura bistakoa zuena nola ez hogeita zazpi urterekin gaindosiaz hil zena lurpetik besoa atera nahi duena. Hilarriari bere gustuko azken zertzelada margotu azken telefono zenbakia apuntatu eta ezabatzeko ezgauza. Brooklyngo hilerri honetan eta bere koadro bakoitzean datzana.
4.
Bi begiri, aurrez aurre Begiratuz, galde egin diet. Erran, «Noiz izanen dugu gure bakardade dosia?» Niretzat, bi sekretu Eta entzun Isiltasuna entzun Ene ideiak biluztu Bakardadea Laguntzat hartuz. Bi begi, aurrez aurre. Ardo on baten Poesia edan Eman hartze Nitaz ase Aske Arrotz senti nahi gabe Ene istorioen ehizan.
5.
«Etxebeltz» baserriko Alargun zoroa, egunez ez ageriko... Gauaz irtetzen sorora... Ta iluna zulatuaz irrintzi zorrotzez bere hitzok hegazka doaz mendiz-mendi, oiartzunez «Ni naiz ni naiz alargun zoroa! Senar ta hiru seme batean galdua... «Ni naiz ni naiz alargun zoroa! Hien ohiak hoztu dizkik, guda madarikatua ! «Ni naiz ni naiz alargun zoroa! egunaz gau egin ta gauaz irrintzi... Beltzez jantzi, ileak aske utzi, «Non dira beste zoro hoiek, gudan nahi zutenak hasi?»
6.
Ihesi heldu gara lubaki hiltzaileetatik, heriotzaren kontrako talka saihestu zezan gorputzak. Ozta-ozta egin izan diogu izkin mila buruko gerraren piztitzar ankerrari. Kilometro aunitz ibili ditugu, biharko eguna urrunago gerta dadin atzoko horroretik. Higatu zaizkigu oinetakoak eguzki-galdatan, arima gehixeago arraildu atergabeko erauntsietan. Guztiz aldrebestu da mundua, zentzuz hustu. Alabaina, bizi gara: bakearen esperantzak eta hildakoen hitzak berritzen ditugu gauero errefuxiatuon kanpamenduan. Derrigorrezko utopia bana daramagu sakela urratuetan, ezinbertzean gauzatu beharrekoa, gure erbestealdia amaituko bada.
7.
Kolorerik ez duen haize bizi batek Paratu ditu bazterrak dantzan Pertsonak hostoak bailiran Firin-faran Harat-honatean Emandako hitzak Eta Oteizaren bufanda Egindako promesak debeku ororen landa. Kolorerik ez duen haize zintzo batek Margotu dizkizu ezpainak Musuen joan-etorrian Firin-faran Hala dastatzen aritu zara Sasoiko gezurrak Eta gerezi geziak Arestiren poemak, Angela Davisen egiak. Kolorerik ez duen haize gorri batek Erantzi bezala zaitu jantzi Larru merkeen merkatuan Firin-faran Negu minean Ezusteko arrosak Arrosak eta mitxoletak Besarkada beroak Bilaketak. Haize gorri batek.

credits

released November 9, 2019

license

all rights reserved

tags

about

ESTITXU Bera, Spain

Berako musikaria gazte hasi zen musikagintzan (Egan taldean 15 urterekin) eta ordutik hamaika proiektu ezberdinetan parte hartu izan du. Horretaz gain, telebistarako ere aritu da lanean, abeslari moduan batzuetan eta epaile lanetan bertze batzuetan.
2019an bere lehen lana argitaratu zuen (Haize gorri batek, 2019). 2021eko azaroan bere bigarren diska aurkeztu du, "Isilik daude harriak" izenekoa.
... more

contact / help

Contact ESTITXU

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like ESTITXU, you may also like: